Miren Erostarbe
Pianoko irakaslea
Etxera pianoa ekarri zutenean 9 urte besterik ez zituen, eta une hartatik aurrera, egongelako txoko hura bihurtu zen haren lekurik kuttunena. 9 urteko neska hura orduan ez zen jabetu instrumentu hura bere etorkizunerako bidea irekiko zion giltza izango zenik.
Urtez urte aritu zen pianoa jotzen; hasieran, amak erakutsitako akordeak barneratzen, eta aurrerago, irakasleen eskutik klaseak hartzen. 18 urte zituela biologia karrera ikasteko aukera suertatu zitzaion, baina azkenean musika ikasketak egitea erabaki zuen. Harrezkero, ez dio ikasteari utzi.
Gaur egun, 50 ikasle inguru ditu, adin askotakoak, eta haietako bakoitzarekin gozatzen du, tekla-hotsaren bidez transmititzen dizkioten istorio guztiekin.
Instrumentuaren alderdi praktiko eta teorikoak lantzeaz gain, gainditze pertsonala, konfiantza eta garapen pertsonala bezalako alderdiak azpimarratzen ditu; izan ere, Mirentzat funtsezkoak dira alderdi horiek hezkuntza-prozesuan.
Asko gozatzen du klase bakoitzean bere ikasleak beren helburuak lortzen ikusten dituenean, baina, batez ere, klasea irribarre bat jantzita uzten dutela ikusten duenean.

