Asun Bernal
Ahotseko irakaslea
Beti egon naiz musikari lotuta. 6 urterekin hasi nintzen abesten parrokia-koruan, eta, apur bat beranduago, Izotz eta Oinarri abesbatzan, solfeo eta piano ikasketekin uztartuz.
Geroago, Donostiako Orfeoiaren kide izateko aukera izan nuen 8 urtez, eta aldi berean bi urtez formatu nintzen bere kantu-eskolan. Nire ahots-prestakuntza hobetzen jarraitu nuen Almudena Ortega eta Gotzone Oyarzabal bezalako irakasleekin.
Musika Irakasletzan, Musikanterpian, Haur Hezkuntzako Musika Hezkuntzan eta Logopedian osatu nituen nire ikasketak; oinarri horri esker, ahotsa teknikaren, pedagogiaren eta ahots-zaintzaren ikuspegitik lantzeko aukera daukat.
13 urtez lan egin nuen Hondarribiko “Gotzone Oiartzabal” logopedia-gabinetean, kantuaren eta logopediaren arloko profesional gisa.
Gaur egun, kantu-irakaslea, abesbatza-zuzendaria/kidea eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako musika-tailerretako irakaslea naiz.

