0 – 3 urte arteko haurrentzako musika tailerra.
Musika, beren garapen integralerako akuilu gisa.
- Tokia: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarraga.
- Baldintzak: Musikarekiko interesa izatea, 0 eta 3 urte arteko adina izatea eta gurasoetako baten parte-hartzea.
- Maiztasuna: Ordu beteko klasea astean behin.
Helburuak:
- Musikarekiko zaletasuna piztea.
- Musikaren bidez haurren eta senideen arteko afektibitate-lotura indartzea.
- Haurraren garapen integrala afektibitatea, sozializazioa eta komunikazioa garatuz, eta, aldi berean, banakotasuna nahiz bat-batekotasuna sustatuz.
- Zenbait gaitasun musikal garatzea; hala nola gaitasun erritmiko-psikomotoreak, bokalak, entzutekoak eta musika-tresnen bidez garatzen direnak.
- Familiei musika-baliabideen errepertorio zabal eta anitza eskaintzea: haur-kantak, olerkiak, ipuin musikatuak, koroak, dantzak, jolasak, psikomotrizitate-ariketak, etab.






