Xabier Martinez
Baxu eta kitarra elektrikoko irakaslea
Musikarekiko zaletasuna txikitatik datorkio; izan ere, musikarien familiakoa denez, musika egunero bizi izan du etxean.
Musika-ikasketak Donostiako kontserbatorioan hasi zituen, eta tronpetako irakasle titulua lortzera iritsi zen. Hainbat talde tradizionalekin, orkestra klasikoekin eta ganbera-musikako hainbat taldeekin parte hartu du.
Urteak Aurrera joan egin ahala, musika modernoarekiko interesa piztu zitzaion, horregatik, baxu elektrikoaren eta kitarra elektrikoaren ikasketak hasi zituen; gaur egun instrumentu horien irakaslea da musika eskolan.
Gainera, musika modernoaren munduan duen esperientziari eta ibilbideari esker, eskolako konboen arduraduna da. Talde horiek era askotakoak dira, bai adin aldetik bai musika estilo aldetik. Xabiren erronka garrantzitsuena ikasleek elkarrekin jotzen gozatzea da eta, era berean, bakoitzak bere instrumentutik lortutako ezagutzak plasmatzea.

