Joseba Fernandez
Saxofoi eta Klarinete irakaslea
8 urte zituela jarri zioten lehendabiziko aldiz saxofoia eskuetan. Ordura arte musika hizkuntzara joaten zen eta bere buruari galdezka hasi zen: zer egin dezaket horrelako “katxarro” batekin, kolore doratua, kurbatua, barkillo moduko muturretik haizea bota… Nork esan, ikasten urte luzez aritu ondoren, saxofoi irakasle izango zenik.
Saxoa hainbat musika eskolatan irakasten du eta bere ikasleak ikusten dituenean bere hastapenak datozkio burura. Ikasleak eta bere burua ispiluan ikusten ditu eta saiatzen da ikasi duena modu atsegin eta dibertigarrian irakasten, saxoa ikus dezaten adiskide eta ez etsai aspergarri gisa.
Modu berean lan egiten du musika eskolako bandarekin. Proiektu erakargarri eta emankorra da, izan ere, ikasleek, musika-tresna ikasi eta jotzeaz gain, lagunak egiten dituzte. Proiektu horretan gehien estimatzen duena, batetik, horixe da, ikasleen artean sortzen den lagunartea, eta, bestetik, berak, Josebak, bandakoengandik egunero-egunero zerbait ikastea.

