Oriol Flores
Bateria eta perkusio irakaslea
Bateriajolea, musika ekoizlea eta musika irakaslea da. 25 urte baino gehiago daramatza musikaren munduan, bai agertokietan bai grabazio estudioan bai irakaskuntzan.
Musikenen Jazz eta Musika Modernoaren espezialitatean ikasi du. Ondoren, musika ekoizpenean eta pedagogian sakontzen jarraitu du.
Bere ibilbidean zehar, 50 disko grabaketa baino gehiago egin izan ditu; adibidez, IDOIA, Izaro eta Esan Ezin artistekin, gainera, hainbat musika estiloetako artistekin lan egin du.
Irakasle gisa, ikasle bakoitzari bere ikaskuntza prozesuan laguntzea gustatzen zaio, bakoitzaren erritmoa, interesak eta beharrak kontuan hartuta.
Berarentzat, bateria, sormena, entzutea, erritmoaren zentzua eta musikaz gozatzeko gaitasuna garatzeko tresna da. Horregatik, ikaskuntza praktikoa eta pertsonalizatua sustatzen du, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokituz.

